--- description: "Gure doako aplikazioaren garapenean laguntzeko hainbat modu daude" extra: menu_title: "Lagundu garapena" preview_image: support-us/support-us.jpg title: "Lagundu Organic Maps-en garapenean" weight: 20 --- Organic Maps doako, kode-irekiko app bat da. Publizitaterik ez du, ez du zure informazio pertsonala biltzen eta zaletu batzuek komunitatearen laguntzaz garatzen dugu. Garapenean laguntzeko hainbat modu daude: - [Dohaintzak](@/donate/index.eu.md)! Dolar edo Euro guztiak behar ditugu eta zerbitzariak ordaindu eta handitzen laguntzen digute. - Bidali akatsak edo zure ideiak elkarbanatu [GitHub-en][github] edo [epostaz][email]. - Lagundu egiguzu [akatsak konpontzen][contributing] eta kodea gainbegiratu garatzailea bazara. Konpontzen dugun arazo txiki bakoitzak zoriontsuago egiten du norbait. - [Itzuli][translations] aplikazioaren interfazean falta diren testuak. - Itzuli [App Store][translations_appstore] eta [Android][translations_googleplay] deskribapenak zure hizkuntzara. - [Itzuli][translations_website] gure webgunea zure hizkuntzara. - Parte hartu [OpenStreetMap][openstreetmap] komunitatean eta hobetu mapako datuak. - Konpondu gure [garraio publikoaren balidatzaileak][public_transport_validator] aurkitutako hiri gorriak, metro eta tranbiak ondo funtzionatu dezan app-ean. - Lagundu beste erabiltzaileei hemen: [GitHub][issues], [Telegram][telegram_chat], [matrix][matrix], [Twitter][twitter], [Facebook][facebook], [Instagram][instagram]. - Jende guztiari kontatu guri buruz. Komunitate handiago bat indartsuagoa izango da. - Baloratu gaitzazu [Google Play][googleplay], [Apple Store][appstore], eta [Huawei Appgallery][appgallery]-n. - Edozein laguntza da ongi-etorria! Gure talde txikia oso eskertuta dago zure iradokizun eta laguntzagatik. Organic Maps ez litzateke posible izango gure erabiltzaileen gabe ❤️. {{ references(lang='eu') }}